jueves, 3 de marzo de 2011

Informazioaren Gizartea

Sarrera berri honetan gaur egungo informazioaren gizarteari buruz pixka bat hitz egingo dut. Horretarako, sarean hainbat bideo ikusi eta hainbat informazio irakurri eta gero nire ideiak plazaratuko ditut.

Argi dago gaur egun informazioa oso elementu garrantzitsua bihurtu dela gure gizartean. Horregatik, prozesu batean sartuta gaude: nagusiki industriala den gizartetik balore berriak dituen gizarte batera, informazioaren gizartea, igarotzen ari gara. Edo nire ustez, jadanik bertan sartuta gaude. Horregatik, informazioaren gizartea industrializazioaren gizartearen ondorengo bezala ikusten da. Hau hertsiki lotuta dago egon diren aurrerapen zientifiko eta teknologikoekin.

Gizarte honek hainbat ezaugarri ditu baina nik bakarrik batzuk aipatuko ditut: distantzia ez da existitzen, komunikazioa berehalakoa da, erabiltzaileak ez dira bakarrik informazioaren kontsumitzaileak ekoizleak ere badira... Baina honen oinarria digitalizazioa eta komunikazioa dira. Ezaugarri hauek guztiak oso interesgarria den bideo honetan agertzen dira:

-http://www.youtube.com/watch?v=hzZhumsg1Uw

Honetaz informazio gehiago edo gehiago sakontzea nahi baduzu egin klik hemen interesgarri iruditu zaidan web orrialde batera joateko.

Beste bideo hauek ere oso interesgarriak iruditu zaizkit informazioaren gizartea hobeto ulertzeko:

-http://www.youtube.com/watch?v=Cb0SuGQoQUo&feature=related
-http://www.youtube.com/watch?v=TJRiLPamW7Q&feature=related

Pena bat da material gehiena gaztelaniaz egotea, euskaraz bilatzen saiatu naiz baina ez dut ia ezer aurkitu, interesgarriak ziren 2 edo hiru helbide besterik ez. Horregatik, sarrera honetan jarritako material gehiena gazteleraz dago.

Honekin bukatzen joateko, kuriosoa iruditu zaidan argazki hau jarriko dut. Gustatuko litzaidake zer iruditzen zaizuen komentatzea.











Dena den, blog honetako "Nire delicious kontua" atalean (eskuinaldean) gai honekin lotutako web orrialde gehiagoren helbideak aurki ditzakezue.

Erabilgarri eta interesgarria gertatu zaizuelakoan, hurren arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario