sábado, 16 de abril de 2011

Gaitasun digitala

Hemen klasean eman dugun gaitasun digitalari buruzko bi bideo uzten dizkizuet. Egia esan oso interesgarriak dira biak nahiz eta ideia ezberdintsuak ematen dituzten.
Lehenengo bideoa honako hau da, nahiko laburra da:
Bigarren bideoa ikusteko egin klik hemen!

Lehenengo bideoa egia esan nahiko laburra da. Bertan esaten da, duela urteak, haurrak eskolan euren mahaietan jesarrita nolakoa izango zen ilargiaren lurrazala, edo nolakoak izango ziren dinosauroak edo... galdetzen ziotela euren buruei. Beraz, lehen imajinazioa gehiago lantzen zen. Baina gaur egun, digitalizazioari esker, beren begiekin ikus dezakete sareraren bidez, beraz dena eginda ematen zaigu. Honen arabera, hezkuntza aldatzen ari dela, eta aldatu dela nahiko argia da.

Gaur egun, irudien bitartez pila bat gauza transmititzen zaizkigu, hau da, ikus-entzunezko hizkuntza garatzen ari da. Zentzumen gero eta gehiago jartzen ditugu martxan: ikusmena, entzumena... Horrez gain, ikasleek gaur egun interaktuatzeko aukera daukate. Ikasteko beste modu bat dago eta beraz, guk beste modu batean ere irakatsi beharko dugu.

Dena den, ez da bakarrik hori, hau da ,ez da bakarrik jasotzea eta sarean dagoena hartzea, baizik eta sarean aurkitzen dugun guzti hori era kritikoan analizatu eta interpretatu behar dugu. Eta hau da bigarren bideoan aipatzen dena, hain zuzen ere.

Bideo honek alfabetizazio digitalari buruz hitz egiten du. Bilatzean, irakurtzean eta orokorrean, sarea erabiltzean kritikoak izan behar garela dio, dena berriro planteatu behar dugula, sarean saltzen den guztia ez baita guk pentsatzen edo espero dugun bezalakoa eta horregatik, horren inguruan galdetu behar diogula gure buruari. Baina kritikotasun hau ez da bakarrik web-ean aplikatu beharrekoa, edozein artikulutan edo bizitzan ere aplika dezakegu eta aplikatu behar dugu.

Beste alde batetik, denon partehartzea beharrezkoa da, kultura digital horretan parte hartu behar dugu. Sarea ekosistema baten antzekoa izan behar da eta hori lortzeko sarean aurkitzen dugun ezagutza hobetu, berreraiki eta berriro sarera bueltatu behar dugu, ez da bakarrik hartzea, lehen aipatu bezala. Gure ezagutzak besteekin partekatzen baditugu, eboluzioa ematen da; bai gizartearena zein ezagutzena. Eta hau oso garrantzitsua da guztiontzat.