sábado, 16 de abril de 2011

Gaitasun digitala

Hemen klasean eman dugun gaitasun digitalari buruzko bi bideo uzten dizkizuet. Egia esan oso interesgarriak dira biak nahiz eta ideia ezberdintsuak ematen dituzten.
Lehenengo bideoa honako hau da, nahiko laburra da:
Bigarren bideoa ikusteko egin klik hemen!

Lehenengo bideoa egia esan nahiko laburra da. Bertan esaten da, duela urteak, haurrak eskolan euren mahaietan jesarrita nolakoa izango zen ilargiaren lurrazala, edo nolakoak izango ziren dinosauroak edo... galdetzen ziotela euren buruei. Beraz, lehen imajinazioa gehiago lantzen zen. Baina gaur egun, digitalizazioari esker, beren begiekin ikus dezakete sareraren bidez, beraz dena eginda ematen zaigu. Honen arabera, hezkuntza aldatzen ari dela, eta aldatu dela nahiko argia da.

Gaur egun, irudien bitartez pila bat gauza transmititzen zaizkigu, hau da, ikus-entzunezko hizkuntza garatzen ari da. Zentzumen gero eta gehiago jartzen ditugu martxan: ikusmena, entzumena... Horrez gain, ikasleek gaur egun interaktuatzeko aukera daukate. Ikasteko beste modu bat dago eta beraz, guk beste modu batean ere irakatsi beharko dugu.

Dena den, ez da bakarrik hori, hau da ,ez da bakarrik jasotzea eta sarean dagoena hartzea, baizik eta sarean aurkitzen dugun guzti hori era kritikoan analizatu eta interpretatu behar dugu. Eta hau da bigarren bideoan aipatzen dena, hain zuzen ere.

Bideo honek alfabetizazio digitalari buruz hitz egiten du. Bilatzean, irakurtzean eta orokorrean, sarea erabiltzean kritikoak izan behar garela dio, dena berriro planteatu behar dugula, sarean saltzen den guztia ez baita guk pentsatzen edo espero dugun bezalakoa eta horregatik, horren inguruan galdetu behar diogula gure buruari. Baina kritikotasun hau ez da bakarrik web-ean aplikatu beharrekoa, edozein artikulutan edo bizitzan ere aplika dezakegu eta aplikatu behar dugu.

Beste alde batetik, denon partehartzea beharrezkoa da, kultura digital horretan parte hartu behar dugu. Sarea ekosistema baten antzekoa izan behar da eta hori lortzeko sarean aurkitzen dugun ezagutza hobetu, berreraiki eta berriro sarera bueltatu behar dugu, ez da bakarrik hartzea, lehen aipatu bezala. Gure ezagutzak besteekin partekatzen baditugu, eboluzioa ematen da; bai gizartearena zein ezagutzena. Eta hau oso garrantzitsua da guztiontzat.

martes, 29 de marzo de 2011

Eten digitala

Eten digitala betidanik egon da, hau da, adinaren, sexuaren, egoera ekonomikoaren edo kulturaren arabera teknologia jakin batzuk eskuratu ezin dituzten kolektiboak.

Mundu guztiak ez dauka Internetera konektatzeko aukera eta beraz, demokratizazioa baino, aurkako joera bultzatzen arituko ginateke teknologia berrien bidez: egoera ekonomikoaren ondorioz edo bizi den lekuaren ondorioz, Internetera konektatu ezin den jendearen diskriminazioa. Era honetan eten digitalaren kontzeptua agertzen zaigu.

Beraz, hitz gutxitan, zer da eten digitala? sarera eta bertan aurki ditzakegun erremintetara sartzeko aukera eza da, berarekin marginazio sozial eta pertsonala ekarriz. Neurri batean esan genezake eten digitala herrialdeen, pertsonen... artean dagoen eten sozioekonomikoaren ondorio zuzena dela.

Askotan esan izan da etorkizuneko herritarra teknologia berriekin interakzionatzeko alfabetatua egon beharko dela, teknologia hauek baitira informazioa elkarbanatzeko oinarrizko erremintak gure mendean. Honi alfabetizazio digitala deitu zaio.

Beste alde batetik esan beharra dago, gizabanakoak jasoko duen hezkuntza ezinbesteko elementu izango dela teknologia berrien erabilerarako. Honen ondorioz, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan gero eta teknologia berri gehiago sartzen ari dira.

Eten digital hau ere hizkuntzaren aldetik ematen da. Sarearen hizkuntz nagusia ingelesa da eta honen ondorioz, azken gaurkotzeak hizkuntza honetan aurkitzen ditugu. Horregatik, beste hizkuntza batzuetara pasatzeko ahalegin handiak egin behar dira.

Datuen arabera, teknologia berriak gehien erabiltzen dituzten erabiltzaileak 25-34 urte bitartekoak izaten dira. Gazteek Interneta hainbat zereginetarako erabiltzen dute: sarean nabigatzea, e-maila, txata, foroak... Beraz, gazteak informazioaren gizartearen teknologien kontsumitzaile handiak dira; helduak, berriz, industria-ondoko teknologien kontsumitzaileak dira gehienbat. Gazteek oso segurtasun handia dute teknologiekin eta horrek banaketa bat suposatzen du: belaunaldiko eten digitala. Honen eragina hezkuntzan ere ikusiko da.

Ezin dugu ere ez ahaztu generoen araberako eten digitala: orokorrean, gizonek emakumeek baino gehiago erabiltzen dituzte teknologia berriak. Dena den, desberdintasun hau gero eta txikiagoa da. Baina desberdintasunaren gutxipen hau ez da planetako herrialde guztietan emango, izan ere, leku batzuetan oraindik emakumearenganako diskriminazioa handia da.

Azken etena erabiltzaileen ezaugarri fisiko eta psikikoek sortutako eten digitala da. Honek eskola guztietan ez daudela teknologia berriak eta daudenak estandarizatuak daudela esaten du. Eten honetan defizit fisikoa zein psikikoa duten ikasleek pairatzen duten berezko banaketari, teknologiaren ondoriozko banaketa eta teknologiek eskaintzen dituzten aukerak ez eskuratzea gehitu behar zaizkio. Gaur egun informazioaren antolamendua diskriminazio elementu bilakatu da arazo fisikoak eta psikikoak dituzten gizabanakoentzat. Arazo hauek bai softwarean zein erabiltzen dugun sisteman aurki ditzakegu: testurik gabeko irudiak, azpidazkirik gabeko soinuak... Dena den, kolektibo guztiek partehartzeko orrialde estandarrak ari dira garatzen.

Baina zer egin dezakegu guk hezkuntzaren ikuspuntutik? Eskolan hartu beharreko neurriak alde hauen inguruan antolatuko lirateke: teknologia egokiak eta malguak sartu, software zein hardwarean zentratu, irakaslegoaren formakuntza, ikerketa sustatzea... Baina ez datza honetan bakarrik. Baizik eta gizabanakoek ere formakuntza, alfabetizazio digitala, egokia jaso beharko dute teknologia berri hauetatik probetxurik handiena ateratzeko.

Azkenik esan, aldaketa hauek gertatzeko hezkuntza eta enpresak elkarrekin lan egin behar dutela. Honetaz aparte, ciberbolondresak egotea ere egokia litzateke informazioaren gizartea kolektibo guztietara heltzeko asmotan.

Eten digitala informazioaren gizartetik banaketarako arrazoia da, honekin marginazio soziala eta pertsonala ekarriz, baina estatu demokratikoek ezin dute hau onartu. Beraz, guk ezberdintasun sozial eta marginazio horiek ekiditeko lan egin behar dugu. Horregatik, eskolan teknologia berriak sartu behar dira, baina horiek modu egokian eta arrazionalean erabiltzen irakatsi beharko diegu gure ikasleei.

Besterik gabe, eten digitalari buruzko artikulu osoa irakurri nahi izanez gero, egin klik hemen!


Bukatzeko, eten digitalari buruzko bideo labur hau uzten dizuet!


lunes, 7 de marzo de 2011

Aprobak testu birsartua


4.1. Zergatik blogak irakaskuntzan? Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak. Baina, ba dagoz beste argumentu pisutsuak bitakorak erabiltzeko eskolako lanerako: Aktibitatea bideratzen dutenez, aprendizaia adierazgarriago egiten da. (Edgar Daleren konoa) Ezagutzaren eraketa laguntzen dutelako indibiduala eta soziala. Informazioa kudeatzeko aukera ematen dute. Diskurtsoa antolatzen laguntzen du (exijitzen dute) Parte-hartzea eta eztabaida errazten dute Ikasleak sortzaile, editore bihurtzen dira.




jueves, 3 de marzo de 2011

Informazioaren Gizartea

Sarrera berri honetan gaur egungo informazioaren gizarteari buruz pixka bat hitz egingo dut. Horretarako, sarean hainbat bideo ikusi eta hainbat informazio irakurri eta gero nire ideiak plazaratuko ditut.

Argi dago gaur egun informazioa oso elementu garrantzitsua bihurtu dela gure gizartean. Horregatik, prozesu batean sartuta gaude: nagusiki industriala den gizartetik balore berriak dituen gizarte batera, informazioaren gizartea, igarotzen ari gara. Edo nire ustez, jadanik bertan sartuta gaude. Horregatik, informazioaren gizartea industrializazioaren gizartearen ondorengo bezala ikusten da. Hau hertsiki lotuta dago egon diren aurrerapen zientifiko eta teknologikoekin.

Gizarte honek hainbat ezaugarri ditu baina nik bakarrik batzuk aipatuko ditut: distantzia ez da existitzen, komunikazioa berehalakoa da, erabiltzaileak ez dira bakarrik informazioaren kontsumitzaileak ekoizleak ere badira... Baina honen oinarria digitalizazioa eta komunikazioa dira. Ezaugarri hauek guztiak oso interesgarria den bideo honetan agertzen dira:

-http://www.youtube.com/watch?v=hzZhumsg1Uw

Honetaz informazio gehiago edo gehiago sakontzea nahi baduzu egin klik hemen interesgarri iruditu zaidan web orrialde batera joateko.

Beste bideo hauek ere oso interesgarriak iruditu zaizkit informazioaren gizartea hobeto ulertzeko:

-http://www.youtube.com/watch?v=Cb0SuGQoQUo&feature=related
-http://www.youtube.com/watch?v=TJRiLPamW7Q&feature=related

Pena bat da material gehiena gaztelaniaz egotea, euskaraz bilatzen saiatu naiz baina ez dut ia ezer aurkitu, interesgarriak ziren 2 edo hiru helbide besterik ez. Horregatik, sarrera honetan jarritako material gehiena gazteleraz dago.

Honekin bukatzen joateko, kuriosoa iruditu zaidan argazki hau jarriko dut. Gustatuko litzaidake zer iruditzen zaizuen komentatzea.











Dena den, blog honetako "Nire delicious kontua" atalean (eskuinaldean) gai honekin lotutako web orrialde gehiagoren helbideak aurki ditzakezue.

Erabilgarri eta interesgarria gertatu zaizuelakoan, hurren arte!

miércoles, 23 de febrero de 2011

Web 2.0 The Machine is us

Hona hemen Web 2.0-ri buruzko beste bideo bat:



Bideo hau interesgarria iruditu zait. Egia esan, ez du informazio handirik ematen baina ematen duena pisutsua da: konturatu naiz makinek ez digutela ezer ez irakasten, guk irakasten diegu makinei; aplikazio batzuk sortzen dira teknologia berrietan eta gero gu gara, aplikazio horiek erabilita, web hori sortzen duguna, hau da, azken finean guk sortzen dugu Web 2.0 deritzona, guztion elkarreraginaren bidez eta gure eskura jartzen diren aplikazio batzuen bidez. Azken finean, Web 2.0-aren helburua pertsonak lotzea eta hauek lankidetzan aritzea da.

Hau egunero egiten dugun zeozer da: argazki bat igotzen dugunean, bideo bat, foroetan komentatzen dugunean etab. Gainera, hau egitea oso erraza da, erabiltzaileak ez ditu oso ezagutza sakonak behar hau egiteko. Azken finean, interneten gaur egun dauden datuak guk antolatzen eta osatzen ditugu, beraz, gu gara makinak eta guk osatzen ditugu teknologia berri horiek.

Honen inguruan informazio gehigarria bilatzen egon naiz Interneten, baina ez dut ezer gehiagorik aurkitu, bideo hau behin eta berriz agertzen da. Dena den, ideia hau ulertzeko bideoa ikusita nahikoa dela uste dut.

lunes, 14 de febrero de 2011

Web 2.0 Bideoa

Internet-i buruzko bideo interesgarria!!



Web 2.0-ri buruzko informazio gehiago nahi baduzue, honako helbide honetan aurki dezakezue, klik hemen eta irakurri.

lunes, 7 de febrero de 2011

Sarrera txikia

Kaixo denoi:

Zabaldu berri dudan blog honetan teknologia berrien inguruan hitz egingo dut, baina batez ere haur hezkuntzari begiratuta. Horretarako, gelan hitz egiten duguna plazaratuko dut eta baita niri bururatzen zaizkidan hausnarketa edo/eta iritziak. Lagungarri izan dakizuedan espero dut baina ondo egongo litzateke denok gure iritziekin partehartzea (onak zein txarrak), horrela informazioa potoloagoa eta interesgarriagoa eginez. Mila esker.

Hurren arte.