martes, 29 de marzo de 2011

Eten digitala

Eten digitala betidanik egon da, hau da, adinaren, sexuaren, egoera ekonomikoaren edo kulturaren arabera teknologia jakin batzuk eskuratu ezin dituzten kolektiboak.

Mundu guztiak ez dauka Internetera konektatzeko aukera eta beraz, demokratizazioa baino, aurkako joera bultzatzen arituko ginateke teknologia berrien bidez: egoera ekonomikoaren ondorioz edo bizi den lekuaren ondorioz, Internetera konektatu ezin den jendearen diskriminazioa. Era honetan eten digitalaren kontzeptua agertzen zaigu.

Beraz, hitz gutxitan, zer da eten digitala? sarera eta bertan aurki ditzakegun erremintetara sartzeko aukera eza da, berarekin marginazio sozial eta pertsonala ekarriz. Neurri batean esan genezake eten digitala herrialdeen, pertsonen... artean dagoen eten sozioekonomikoaren ondorio zuzena dela.

Askotan esan izan da etorkizuneko herritarra teknologia berriekin interakzionatzeko alfabetatua egon beharko dela, teknologia hauek baitira informazioa elkarbanatzeko oinarrizko erremintak gure mendean. Honi alfabetizazio digitala deitu zaio.

Beste alde batetik esan beharra dago, gizabanakoak jasoko duen hezkuntza ezinbesteko elementu izango dela teknologia berrien erabilerarako. Honen ondorioz, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan gero eta teknologia berri gehiago sartzen ari dira.

Eten digital hau ere hizkuntzaren aldetik ematen da. Sarearen hizkuntz nagusia ingelesa da eta honen ondorioz, azken gaurkotzeak hizkuntza honetan aurkitzen ditugu. Horregatik, beste hizkuntza batzuetara pasatzeko ahalegin handiak egin behar dira.

Datuen arabera, teknologia berriak gehien erabiltzen dituzten erabiltzaileak 25-34 urte bitartekoak izaten dira. Gazteek Interneta hainbat zereginetarako erabiltzen dute: sarean nabigatzea, e-maila, txata, foroak... Beraz, gazteak informazioaren gizartearen teknologien kontsumitzaile handiak dira; helduak, berriz, industria-ondoko teknologien kontsumitzaileak dira gehienbat. Gazteek oso segurtasun handia dute teknologiekin eta horrek banaketa bat suposatzen du: belaunaldiko eten digitala. Honen eragina hezkuntzan ere ikusiko da.

Ezin dugu ere ez ahaztu generoen araberako eten digitala: orokorrean, gizonek emakumeek baino gehiago erabiltzen dituzte teknologia berriak. Dena den, desberdintasun hau gero eta txikiagoa da. Baina desberdintasunaren gutxipen hau ez da planetako herrialde guztietan emango, izan ere, leku batzuetan oraindik emakumearenganako diskriminazioa handia da.

Azken etena erabiltzaileen ezaugarri fisiko eta psikikoek sortutako eten digitala da. Honek eskola guztietan ez daudela teknologia berriak eta daudenak estandarizatuak daudela esaten du. Eten honetan defizit fisikoa zein psikikoa duten ikasleek pairatzen duten berezko banaketari, teknologiaren ondoriozko banaketa eta teknologiek eskaintzen dituzten aukerak ez eskuratzea gehitu behar zaizkio. Gaur egun informazioaren antolamendua diskriminazio elementu bilakatu da arazo fisikoak eta psikikoak dituzten gizabanakoentzat. Arazo hauek bai softwarean zein erabiltzen dugun sisteman aurki ditzakegu: testurik gabeko irudiak, azpidazkirik gabeko soinuak... Dena den, kolektibo guztiek partehartzeko orrialde estandarrak ari dira garatzen.

Baina zer egin dezakegu guk hezkuntzaren ikuspuntutik? Eskolan hartu beharreko neurriak alde hauen inguruan antolatuko lirateke: teknologia egokiak eta malguak sartu, software zein hardwarean zentratu, irakaslegoaren formakuntza, ikerketa sustatzea... Baina ez datza honetan bakarrik. Baizik eta gizabanakoek ere formakuntza, alfabetizazio digitala, egokia jaso beharko dute teknologia berri hauetatik probetxurik handiena ateratzeko.

Azkenik esan, aldaketa hauek gertatzeko hezkuntza eta enpresak elkarrekin lan egin behar dutela. Honetaz aparte, ciberbolondresak egotea ere egokia litzateke informazioaren gizartea kolektibo guztietara heltzeko asmotan.

Eten digitala informazioaren gizartetik banaketarako arrazoia da, honekin marginazio soziala eta pertsonala ekarriz, baina estatu demokratikoek ezin dute hau onartu. Beraz, guk ezberdintasun sozial eta marginazio horiek ekiditeko lan egin behar dugu. Horregatik, eskolan teknologia berriak sartu behar dira, baina horiek modu egokian eta arrazionalean erabiltzen irakatsi beharko diegu gure ikasleei.

Besterik gabe, eten digitalari buruzko artikulu osoa irakurri nahi izanez gero, egin klik hemen!


Bukatzeko, eten digitalari buruzko bideo labur hau uzten dizuet!


No hay comentarios:

Publicar un comentario